2023ko martxoaren 18 baten...
Erlojuak 00:00ak markatzen ditu, eta ezkerreko eta eskuineko aldeetara begiratzen dut.
Sei parte-hartzaile horien artean nengoen, Backyard lehenengo bat probatzeko ausardia izan genuen. Horietako bakar batek zekien zer zen hori. Donostiako Kontxa pasealekuan 6,7 km-ko ibilbidea markatuta geneukan, Backyard-aren arauak jarraituz, eta zein istoriatan murgildu ginen probatu nahi genuen.
Taldean intentzioa zegoen ondorengo urteetan zerbait handia antolatzeko, baina hori egiteko lehenik probatu behar genuen. Eta horrela hasi ginen: Ondarretan Tenis ingurunetik irten eta Haize Horraziti norabidean, biraketa eta Aquariumeko eskaileretara jarraitu, han biratu eta tenis gunera itzuli arte.
Orduak pasa ziren, egunsentia ikusi ere eta gutako batek goizeko 10:00ak arte eutsi zuen. Guztira 60,30 km osatuz
Eta horrela sortu zen dagoeneko finkatuta daukagun Ibai-ondo Backyard.









Argazki gehiago ikusi ahal izateko, jarraitu ondorengo esteka.