ARAUDIA

1. IBILBIDEA

Joan-etorriko ibilbide bakarra da. 6,7056 km-ko distantzia du eta 20 metroko desnibelarekin. Parte-hartzaileek 60 minutu izango dituzte distantzia hau osatzeko.

2. IRTEERA-KORRALITOA

Parte hartzaile guztiak sartu behar dira irteera-korralitoan. Korralitoak tamaina berdina izango du ekitaldi osoan zehar. Parte hartzaileek korralito barruan egon beharko dute lasterketari hasiera ematen dion kanpaia hotsa jotzen denean.

3. IRTEERA

Itzuli bakoitza aurreko itzulia hasi eta ordubetera (60 minutu) hasten da. Irteera abisua emango da 3, 2 eta 1 minutu lehenago. Parte hartzaile guztiak korralito barruan egon behar dute irteera baino lehen; ezin da beranduago irten.

4. ITZULIAK

Parte hartzaileek ezin dute zirkuitua utzi, komunera joateko izan ezik. Ibilbidean ez da laguntzailerik onartzen, esleitutako puntuetan bakarrik (arau honek deskalifikatutako parte-hartzaileak ere barne hartzen ditu). Boxak irekita egongo dira, eta laguntzaileek dagokien akreditazioarekin parte hartzaile bakoitzeko laguntzaile bat eskuratu ahal izango dute. Itzuliak 60 minutuko epean egin behar dira, azkena barne. Ez daude baimenduta trekking-makilak edo beste laguntza-mota batzuk, hala nola musika-kaskoak. Gauerako, derrigorrezkoa da “frontal”-a. Korrikalari motelek besteei pasatzen uzteko obligazioa izango dute.

5. KRONOMETRAJEA

Kronometratzea: arauzko denboraren barruan amaitutako itzuli-kopurua hartuko da kontuan. Antolakuntzatik itzuli bakoitzaren denbora kronometratzen saiatuko dira.

6. IRABAZLEA / EMAITZAK

Irabazlea zirkuitua osatzen duen azken pertsona izango da. Gainerako guztiak teknikoki DNF (amaitu gabeak) izango dira. Parte hartzaile bakoitzaren emaitzak emango dira, itzuli-kopuruaren eta egindako distantziaren arabera. Azken parte hartzailea ezin badu azken itzulia 60 minutuan bete, ez da irabazlerik izango.

7. IRAUPENA

Denbora-mugarik gabeko lasterketa da.

8. IZEN-EMATEAK

Izen emateak zuzenean egingo dira, https://www.ibaiondobackyard.eus/izen-mateak webguneko "izen ematea" atalean. Eskuragarri dauden 100 plazak bete arte edo ekitaldia hasi baino 7 egun lehenago arte izango da aukera izena emateko.

Izen-emateak abenduaren 2an irekiko dira, asteartea, eguerdiko 12:00etan. Prezioa 45 €-koa izango da. Azaroaren 17tik 28ra bitartean, Usurbilen erroldatutako 25 pertsonek lehentasuna izango dute izena emateko, Ibaiondo de Santuenea elkarteko 5 bazkide barne.

Parte-hartzailearen gutxieneko adina 18 urtekoa da.

Dortsalen bilketa: Martxoak 27, ostirala, 18:00etatik 20:00etara Santueneako frontoian, eta larunbatean goizeko 06:00etatik aurrera. Boxak martxoaren 28an, larunbata, goizeko 06:00etatik aurrera zabalduko dira.

CARITASeko ATERPE zerbitzuarekin lankidetzan, parte-hartzaileei eskatzen zaie gutxienez 3 kg janari ekartzea: mota guztietako lekaleak (hobe kristalezko ontzian), kontserbak (atuna, sardinak…), olioa, kafe xigortua, marmelada, gurina, azukrea, arroza eta pasta. Boxen gunean edukiontziak egongo dira elikagai solidario hauek uzteko.