Horrela hasi zen dena...
Ibai-Ondo Backyard abentura 2020an hasi zen, taldeko kide batek Torreviejako edizio batean parte hartu zuenean. Esperientziak txundituta utzi zuen, eta ideia buruan bueltaka, etxera itzuli zen. Ingurukoek oraindik ez zuten ulertzen zer zen backyard formatua, baina guk gure artean ulertu genuenean, galdera bat piztu zen:
"Zergatik ez hemen ere?"
Eta hor hasi zen guztia.


Ez zen hasiera erraza izan — inoiz ez da — eta are gutxiago hain formatu berezi eta desberdin batekin. Ohiko lasterketetatik urrun dagoen erronka honek lan handia eskatzen zuen. Hala ere, inguruko lagunekin bi saiakera egin genituen. Lehen urtean 7 partaide izan ziren, eta bigarrenean, jada 35 lagunek parte hartu zuten. Hor ikusi genuen: gai ginen hau serio hartzeko.
Formazioa eta inspirazioa bilatzeko, Hossegorra (Frantzia) bidaiatu genuen, backyard ofizial bat nola antolatzen den bertatik bertara ikusteko. Eta pixkanaka, ametsa forma hartzen hasi zen. Usurbilgo lan taldeko kide bati esker, Santueneako frontoira iritsi ginen. Han, beharrezko baimen guztiak lortu genituen: Ibai-Ondo Elkartearen izena, Usurbilgo Udalaren laguntza... eta babes horiekin guztiekin, ofizial bihurtu genuen proiektua.
Eta orain, hemen gaude: 2025eko edizioan, 120 parte-hartzaile eta 41 orduko erronka amaigabea 6,7 kilometroko zirkuituan. Euskal Herriko lehen backyard ofiziala, eta gure taldearentzat hirugarren aldia.
Eta hau hasiera besterik ez da.
Proiektuarekin aurrera goaz, parte-hartzaile bakoitzari esperientzia ahaztezina eskaintzeko helburuarekin.








Gu hobeto ezagutzeko...