2024ko apirilaren 13an

2023ko martxoaren ideia burutsu horrek bost emakume eta hogeita bi gizon elkartzea ekarri zuen goizeko 06:00etan, amets bezala hasi zen zerbait jarraipena emateko, batzuk 20:00ak arte egon ziren korrika.

27 ausartetako taldea Backyard erronka izeneko proba bati egin zion aurre, ultraproba bat, 6,71 kilometroko bira bat ordubetean osatzea helburu duena. Guztira 93,80 km egin zituzten, 2023ko edizioan lortu ziren 63 km gaindituz.

Guztiak ondo iragartzen zuen ideia hau bide onean zihoala eta halako erronka bat kudeatzeko gai ginela.

Argia ikusten hasi ginen tunelaren amaieran, eta zerbait hobetu eta aldatu behar genuela argi gelditu zitzaigun.

Edizioko argazki gehiago ikusteko, jarraitu ezazu hurrengo esteka.